Orioko arraunlariak irabazle infantil eta kadete mailetan

Karkara.eus 2011ko otsailaren 28a

Batel ligako 6. jardunaldia jokatu zen igandean

Gipuzkoako Batel Txapelketako 6. jardunaldia izan zen jokoan igandean Orioko uretan. Arraunlariek eguraldia lagun izan ez bazuten ere fin aritu ziren eta baita emaitza txukun batzuk lortu ere.

Haur eta...

Haur eta kadete mailan Orioko neskak seigarren izan ziren ziaboga bakarrera egindako estropadan lehenengoarengandik 24 segundo eta 40 ehunenekora.

Infantil mailan Orio A taldeko mutilak izan ziren nagusi proba 4 minutu, 50 segundo eta 38 ehunenekotan eginda; Orio Bkoek, berriz, minutu bat 16 segundo eta 45 ehuneneko beranduago bukatu zuten.

Kadeteetan bosgarren izan ziren Orio Akoak estropada lehen tokian bukatu zuen San Pedro Brengandik 16 segundo eta 50 ehunenekora; Orio B, berriz, kanporatua izan zen.

Jubenil eta Senior mailetako neskak batera jardun zuten eta Orioko hiru batel atera ziren. Bosgarren, 12. eta 15. postuetan bukatu zuten estropada.

Azkenik, senior mailako mutilak irabazle izan ziren beren estropada 9 minutu, 6 segundo eta 20 ehuneneko denboran eginda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide