Getariako ezker abertzalea datozen udal hauteskundeetarako herri programa osatzen ari da. Horretarako, herritarren proposamenak jaso nahi dituzte. Larunbatean, esaterako, karpatxoa jarri zuten plazan. Etxe guztietara bidali dituzten inkestak jaso ahal izan zituzten karpan zegoen postontzian. Dena den, inkesta hori oraindik ere utzi daiteke Harralden edo herri programarako espreski ireki duten bulegoan.
Datozen egunetan, Getariako ezker abertzaleak lan-taldeak osatuko ditu herri programa osatzeko.
