Laugarren urtez Enpresa Berrien Lehiaketa jarri du martxan
Urola Kostako Udal Elkarteak,
Urola Kostan Ekin 2011. "Kultura ekintzailea bultzatzeko" asmoz
antolatzen dute lehiaketa hau, eta eskualdeko enpresa ideia berritzaileak eta originalak saritu nahi dituzte. Aurten, iaz baino sari handiagoak izango dira (1.sariak 2.000 euro; 2. sariak 1.500 euro; 3.saria 1.000 euro).
Lehiaketak bi atal izango ditu. Batetik, eratuta dauden edo sortzear diren enpresak sarituko dituzte. Bestetik, eskualdeko ikastetxeetako ikasleen enpresa-ideiak sarituko dituzte. Proiektuak aurkezteko azken epea apirilaren 15a izango da eta argibide gehiago
www.urolakosta.org webgunean aurki daiteke.