Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizaldeko ordu biak aldera sutea izan da Basadiko hamagarren atariko seigarren solairuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Azpeitiko eta Zarauzko suhiltzaileak etorri eta ordu eta erdian itzali dute sua. Zenbait lagun artatu behar izan dituzte ...
Goizaldeko ordu biak aldera sutea izan da Basadiko hamagarren atariko seigarren solairuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Azpeitiko eta Zarauzko suhiltzaileak etorri eta ordu eta erdian itzali dute sua. Zenbait lagun artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, baina zorionez ez da zauriturik izan. Sua zerk eragin duen oraindik argitzeke dago, baina sukaldean hasi zela baieztatu du etxebizitzako jabe Joxe Kortak. ETBk etxe barruko irudiak hartu ditu eta etxeko jabe Joxe Kortarekin hitz egin du. Bideoan ikus dezakezue ETB2ko albistegian eman dutena.