Oraintxe euria, oraintxe ateri… eguraldi nahasia egin du gaurkoan, baina Baztarrikalden berdin-berdin jarraitu diote asteburu osoko festari. Eguerdian aizkolariek eta harri-jasotzaileek Oteiza frontoietatik aritu behar izan dute lanean, baina asto lasterketan zortea izan dute, ateri mantendu baitu une horietan. Kalean gora eta behera ibili dira lau asto eta jabeak, eta sustoren bat ere izan da, asto eta guzti ia erori baita bateren bat lur bustiak lagunduta. Arratsaldean haurrek jolasteko aukera izan dute hainbat joko eginez, eta txokolate beroa janez amaitu dute saioa. Jarraian, zaldi-proba egin dute, euripean. Aterkiak zabalduta ikusi behar izan dute lehia bertaratu direnek. Eguraldiak jarri ez duen giroa, herritarrek ipini dute auzoko jaietaz gozatzeko, eta ez da trikiti doinurik eta otordu gozorik falta izan eguna alaitzeko.



