Ezker abertzaleak “inoiz baino herri programa herritarragoa eta osatuagoa” aurkezteko asmoz, inkestak bidaliko ditu etxe guztietara, zarauztarren proposamenak jasotze aldera. Horien bidez, hurrengo lau urtetan ezker abertzaleak aurrera eraman nahi dituen ekarpenak zehaztu ahalko dira: “Herritarren ahotsa gure hitza dela sinesten dugu, eta praktikara eraman nahi dugu aldarri hori, herritarra konponbiderako agente aktibo bilakatuz”. Martxoaren 5ean udaletxeko plazan, hilaren 6an malekoian, 12an Eroski saltoki handian eta 13an kiroldegian zein Borghetton jasoko dira inkestak beteta, 11:00etatik 13:30tara. Ildo horretatik, inkestak jasotakoan, aipaturiko “gairik interesgarriekin” jardunaldiak antolatuko dituzte martxoaren 24rako eta 31rako eta apirlaren 7rako.