Orioko Hiri Antolamenduko Plan Nagusia onartu ala ez erabakiko da udalbatzarrean

Karkara.eus 2011ko otsailaren 25a

Otsailaren 28an izango da ezohiko udalbatzarra, 19:00etan

Ezohiko udalbatzarra egingo du Orioko Udalak otsailaren 28an, astelehenarekin. 19:00etan hasita, bost gai aztertuko dituzte politikariek:

1. Lehen onarpena ematea, egoki

bada, Orioko Hiri An...

Otsailaren 28an izango da ezohiko udalbatzarra, 19:00etan

Ezohiko udalbatzarra egingo du Orioko Udalak otsailaren 28an, astelehenarekin. 19:00etan hasita, bost gai aztertuko dituzte politikariek:

1. Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiari. Plan Nagusia honako hauek idatzi dute: Manu Arruabarrena eta Santiago Peñalba arkitektoek eta Mikel Iriondo abokatuak.

2. Onartzea, egoki bada, Abaromendi kalea 38, 40 eta 42 zenbakietan kokatutako udal jabegoko bi merkataritzako lokalen salmenta arautzen duten oinarrien aldaketa.

3. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hirigune Historikoaren Plan Bereziaren 3. hirigintza jarduketaren garapenerako 3.1 kontzertazio hitzarmenari.

4. Adjudikatzea, egoki bada, lehiaketa publiko bidez garatutako Orioko Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzua.

5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal baratzeen emakida eta erabilera arautzeko Erregelamenduari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide