Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauztik Loiuko aireportura eta Eibarrera zuzeneko autobus zerbitzuak jarriko dituzte martxan apirilean. Pesa garraiobide enpresak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenari esker, egunero, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a salbu, lau zerb...
Zarauztik Loiuko aireportura eta Eibarrera zuzeneko autobus zerbitzuak jarriko dituzte martxan apirilean. Pesa garraiobide enpresak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenari esker, egunero, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a salbu, lau zerbitzu izango dira bi norakotan. Zarauztik 06:45etan, 10:40etan, 14:45etan eta 18:45etan abiatuko da autobusa Eibarrera eta ondoren Loiuko aireportura. Loiutik, berriz, 08:15etan, 12:15etan, 16:15etan eta 20:15etan aterako da autobusa. Bidaia bakoitzak gutxi gorabehera 20 minutu iraungo duela aurreikusi dute.