Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Segi gazte erakundearen aurkako urriko polizia operaziotik ihes eginda Izpuran egon diren Beñat Lizeaga zumaiarrari eta beste zazpi gazteei euren etxea eskaini diete gaur Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik. Azken egunetan itxialdian izan dira gazteak; Frantziako Poliziak atxilotu eta Paueko Epaitegiak Espainiaratzeko arriskuaren aurrean, eragileei eta herritarrei babesa eskatu zieten gazteek astelehenean, itxialdiaren lehen egunean. Gaur amaitu dute euroaginduaren kontrako protesta ekintza, eta babesa erdiesten ari direla esan dute gazteek: "Hori lorpen politikoa da". Bihar Kanbon euroaginduaren aurkako kantaldia izango da.