EB-Aralarren oharra, memoria historikoaren inguruan

Zarauzko Hitza 2011ko ots. 25a, 13:52

Duela 30 urte, guardia zibilek Espainiako Kongresua hartu zuten, tartean Jesús Muñecas kapitaina zegoen, Tejeroren konfiantzazko ofiziala, bera izan zen diputatuei “agintari militarra” ren etorrera iragarri zuena. Kongresua eraso zuenean, Muñecas kapitainak 20 urte zeramatzan Goardia Zibilean, eta horietako asko gure artean pasa zituen. 1968an Zarauzko kuartelaren kapitaina zen eta atxilotuei galdeketetan tortura teknika berriak aplikatzen zizkien. Andoni Arribazalaga, 22 egun egon zen gure “etxezabalan” eta irtetean gorputza puztuta eta ubelduaz josita zeukan. 1976an Muñecas kapitaina Tolosako kuartelaren agintetik kendu zuten, Amparo Arrangoitik jaso zituen torturengatik. Trantsizioak ahazteko akordioa ekarri zuen eta Frankismoaren krimenak zigorrik gabe utzi zituen. Muñecas bezalako torturatzaileak lasai jarraitu zuten beren postuetan, eta horri esker 1981ean Muñecas kapitainak otsailak 23ko kolpean parte hartu ahal izan zuen. Bere torturen biktimek ez dute inoiz errekonozimendu edo ordainketarik jaso, beste biktima askorekin gertatu den bezala. Hau adibide bat besterik ez da zergatik den beharrezkoa gertatutakoren oroimena jasotzea. Biktimei egia, justizia eta erreparazio eskubidea aitortu behar zaie eta berriz giza eskubideen urraketa hauek ez direla errepikatukoaren bermeak izan behar dituzte: Horregatik dira ezinbestekoak errekonozimendu horiek, Zarauzko udaletik egunotan eta apirilak 10 arte Sanz Enean burutzen ari den erakusketa modukoak, edo herriko beste eragile batzuk egiten ari direnak. Tamalez errekonozimendu hau [...]

Duela 30 urte, guardia zibilek Espainiako Kongresua hartu zuten, tartean Jesús Muñecas kapitaina zegoen, Tejeroren konfiantzazko ofiziala, bera izan zen diputatuei “agintari militarra” ren etorrera iragarri zuena.
Kongresua eraso zuenean, Muñecas kapitainak 20 urte zeramatzan Goardia Zibilean, eta horietako asko gure artean pasa zituen. 1968an Zarauzko kuartelaren kapitaina zen eta atxilotuei galdeketetan tortura teknika berriak aplikatzen zizkien. Andoni Arribazalaga, 22 egun egon zen gure “etxezabalan” eta irtetean gorputza puztuta eta ubelduaz josita zeukan. 1976an Muñecas kapitaina Tolosako kuartelaren agintetik kendu zuten, Amparo Arrangoitik jaso zituen torturengatik.
Trantsizioak ahazteko akordioa ekarri zuen eta Frankismoaren krimenak zigorrik gabe utzi zituen. Muñecas bezalako torturatzaileak lasai jarraitu zuten beren postuetan, eta horri esker 1981ean Muñecas kapitainak otsailak 23ko kolpean parte hartu ahal izan zuen. Bere torturen biktimek ez dute inoiz errekonozimendu edo ordainketarik jaso, beste biktima askorekin gertatu den bezala.
Hau adibide bat besterik ez da zergatik den beharrezkoa gertatutakoren oroimena jasotzea. Biktimei egia, justizia eta erreparazio eskubidea aitortu behar zaie eta berriz giza eskubideen urraketa hauek ez direla errepikatukoaren bermeak izan behar dituzte: Horregatik dira ezinbestekoak errekonozimendu horiek, Zarauzko udaletik egunotan eta apirilak 10 arte Sanz Enean burutzen ari den erakusketa modukoak, edo herriko beste eragile batzuk egiten ari direnak. Tamalez errekonozimendu hau kasurik gehienetan beranduegi dator, baina modu guztitara herritar guztiei gonbidatzen diegu bertan parte hartzera
Gaizki sendatzen diren zauriek gangrena sortzen dute eta gure herrian bakea gertuago daukagun honetan, beharrezkoa izango da gure jarrerak aldatzea eta Eskubideen urraketa berriak sahiestea zaurietan ez sakontzeko edo berririk ez irekitzeko. Gogoratu behar dugu, bakea iraunkorra eta justua izateko urte hauetan ireki diren zauri guztiak konpondu beharko direla, gaizki eginak berriro ez errepikatzeko asmoarekin.
Andoni Ibarguren, Mariana Aranburu eta Ubaldo Ortiz, EB-Aralarreko zinegotziak. Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide