Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalbatzak ezohiko bilera egingo du astelehenean. Bilkura udalbatzar aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da.
Gai hauek aztertuko dira:
1.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiari. Plan Nagusia honako hauek idatzi dute: Manu Arruabarrena eta Santiago Peñalba arkitektoek eta Mikel Iriondo abokatuak.
2.- Onartzea, egoki bada, Abaromendi kalea 38, 40 eta 42 zenbakietan kokatutako udal jabegoko bi merkataritzako lokalen salmenta arautzen duten oinarrien aldaketa.
3.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hirigune Historikoaren Plan Bereziaren 3. hirigintza jarduketaren garapenerako 3.1 kontzertazio hitzarmenari.
4.- Adjudikatzea, egoki bada, lehiaketa publiko bidez garatutako Orioko Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzua.
5.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal baratzeen emakida eta erabilera arautzeko Erregelamenduari.