Harritan Blai elkarteak antolatuta, azken asteotan hitzaldiak izan dira Harralde tabernan. Ildo horretatik, pasa den astean Irrati Libreen inguruko solasaldia eskaini zuten Zarauzko Arraio Irratiko kideek. Hala, urteetako ibilbide luzearen berri eman zieten bertaratu ziren hainbat eta hainbat herritarrei. Egungo jardueraz ere aritu ziren Arraioko lagunak.
Horretaz gain, Gipuzkoaren jatorriaz ere aritu ziren. Duela gutxi kaleratu duten DVDa izan zen ikusgai, eta ondoren Idoia Arrieta historialariak azalpenak eman zituen gaiaren inguruan.
