Bertso afaria ostiralean Maia eta Sarriegirekin

Karkara.eus 2011ko otsailaren 25a

Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu du

Otsailaren 25ean, ostiralarekin, dispertsioak

eragindako gastuei aurre egiteko bertso afaria antolatu du Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Balea elkartean izango da afaria eta Jon Maiak eta Aitor...

Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu du

Otsailaren 25ean, ostiralarekin, dispertsioak eragindako gastuei aurre egiteko bertso afaria antolatu du Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Balea elkartean izango da afaria eta Jon Maiak eta Aitor Sarriegik jardungo dute bertsotan.

Afaritarako txartelak salgai jarri dituzte Kolon Txikin eta Barakan. 26 euroren truke otarrainskak, piper beteak, baserriko oilaskoa, postrea, kafea eta kopa izango dituzte afaritara joaten direnek eta bertso saioa afalostean.

Bide batez, euskal preso politikoek egunero jasaten dituzten eskubide urraketak direla eta, hileko azken ostiraletan egiten diren elkarretaratzeak indartuz hauetan parte hartzera eta balkoietan banderak jartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide