Surf festa egingo da gaur Ihintza tabernan

Baleike 2011ko otsailaren 25a

Ziske klubaren eskutik, neguko surf festa egingo da gaur gauean Ihintza tabernan. 22:00etatik aurrera surfari buruzko bideoak emango dira eta musika ere ez da faltako: DJ Cano eta DJ Rasla arituko dira musika jartzen. Tartean bi lagunentzako afari bat,...

Ziske klubaren eskutik, neguko surf festa egingo da gaur gauean Ihintza tabernan. 22:00etatik aurrera surfari buruzko bideoak emango dira eta musika ere ez da faltako: DJ Cano eta DJ Rasla arituko dira musika jartzen. Tartean bi lagunentzako afari bat, talasoterapiako bi zirkuito eta surfeko arropa zozketatuko dira bertara hurreratzen direnen artean. Kontsumizio bakoitzeko zenbaki bana emango da eta zenbaki horiek sartuko dira zozketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide