Asteburu honetan BasHerri Taldeen Topaketak egingo dituzte Usurbilen, eta bertan parte hartzeko gonbitea egin diete "kontsumo taldeetan dabiltzan guztiei" EHNEk eta Biolurrek eskualdetik. Gipuzkoako baserritarrek eta kontsumitzaileek orain arteko ibilbideaz gogoeta egingo dute bihar eta etzi. Topaketetan izena emateko 943-654281 telefonora deitu behar da. Korreo elektroniko bidez ere egin daiteke, ebel@ehneg.net helbidera idatzita. BasHerri Taldeek uztailean egin zituzten aurreneko topaketak Zarautzen, eta orain "urtebeteko ibilbidea finkatzeko unea" iritsi dela adierazi dute.
Informazio gehiago BasHerriren webgunean aurki daiteke.