Burgosko Txakolina jatorri izendapena eskatu du Gaztela eta Leonek

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2011ko otsailaren 24a

Gaztela eta Leonek Burgosko Txakolina jatorri izendapena eskatu dio Europari, egungo liskarrak amaitzearren.

Nekazaritza eta Landa-garapeneko sailburuorde Jose Luis Andaren ustez, eskaera ofiziala egin izanak Jaurlaritzak “arrazoia” duela &...

Gaztela eta Leonek Burgosko Txakolina jatorri izendapena eskatu dio Europari, egungo liskarrak amaitzearren. Nekazaritza eta Landa-garapeneko sailburuorde Jose Luis Andaren ustez, eskaera ofiziala egin izanak Jaurlaritzak “arrazoia” duela “agerian” uzten du. Dena den, Burgosek ez duela “nahikoa baliabide” uste du jatorrizko izendapena eskuratu ahal izateko. “Fikziozko eztabaida sortu du Gaztela eta Leonek”. Eskuratuko balu ere, bost urte barru izango litzateke, prozesua luzea baita. Artean, Gaztela eta Leongo Gobernuak ikuskaritza jarri beharko du martxan merkatuan Burgosko Txakolina izendapenarekin saltzen diren ardo zuriak erretiratzeko. Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuorde Jon Azkue getariarrak komunikabideei adierazi dienez, ez dauka inolako zentzurik Gaztela eta Leonek egindako eskaerak: "Euskal produktu bat kanpoan egiten hasteak ez dauka zentzurik. Gu ez gara hasi Getarian txanpaina egiten".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide