200 inguru talo jan ziren Talo Egunean

Karkara.eus 2011ko otsailaren 24a

Bestelako ekintzak antolatzeko erabiliko da taloak saltzetik ateratako dirua

Eguraldi aparta lagun, giro ezin hobea izan zen igandean, otsailaren 20an, Lardizabal Eskolako Gurasoek antolatutako Talo Egunean. Iazko edizioan baino jende gutxixeago hurb...

Bestelako ekintzak antolatzeko erabiliko da taloak saltzetik ateratako dirua

Eguraldi aparta lagun, giro ezin hobea izan zen igandean, otsailaren 20an, Lardizabal Eskolako Gurasoek antolatutako Talo Egunean. Iazko edizioan baino jende gutxixeago hurbildu bazen ere, antolatzaileak gustura agertu dira igandeak emandakoarekin. Guztira, guraso elkarteko kide nahiz bestelako herritarrek egindako 200 bat talo saldu zituztela uste dute –ez baitituzte kontatzen–.

Egunak utzitako sosak guraso elkartearentzat izaten dira, bestelako ekimenak antolatzeko: irteerak, pailazo emanaldiak, gurasoentzako formazio ikastaroak…

2010-Talo eguna3

2010-Talo eguna1

2010-Talo eguna2

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide