Delorean eta Angel Illarramendi, Espainiako Musikaren Sarietarako zerrendan

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 24a

Euskal ordezkari ugari sartu dira Espainiako Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak ematen dituen Musikaren Sarietarako izendatuen zerrendan, tartean, Delorean  eta Angel Illarramendi zarauztarrak.

Delorean taldearen “Stay Close” Kantu Ele...

Euskal ordezkari ugari sartu dira Espainiako Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak ematen dituen Musikaren Sarietarako izendatuen zerrendan, tartean, Delorean  eta Angel Illarramendi zarauztarrak.

Delorean taldearen “Stay Close” Kantu Elektroniko Onena izateko izendatu dute Mecanica Popularren “Neguentropia” eta Telephunkenen “Yeah yeah” abestiekin batera.

Angel Illarramendiren 3ª Sinfonia, berriz, Musika Klasikoko Diskorik Onenaren kategoriako finalista da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide