Emakumeek argazkia aterako dute Zumaiako Herri Lasterketan

Urola Kostako Hitza 2011ko otsailaren 24a

Emakumeen parte-hartzea bultzatzeko asmoz, argazki erraldoia aterako dute Zumaiako Herri Lasterketan, larunbat honetan. 16:45ean elkartuko dira, lasterketa hasi baino ordu laurden lehenago, Gaztetxolan (Turismo bulegoaren ondoan). Argazki handi honetara joateko deia egin diete parte hartuko duten emakume guztiei. Izan ere, Udaleko ordezkarien esanetan, emakumeen parte-hartzea "ikustarazteko" balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide