Arrate Egañak irabazi du Lizardi Saria

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 24a

Arrate Egaña Jimenezek (Errenteria, 1963) irabazi du XXIX. Lizardi Saria.  Hamaika lan aurkeztu dira sariketara eta Egañaren Giltza lanak lortu du sari nagusia. 3.700 euro jasoko ditu sari gisa eta bere lana argitaratu egingo du Zarauzko udalak; hai...

Arrate Egaña Jimenezek (Errenteria, 1963) irabazi du XXIX. Lizardi Saria.  Hamaika lan aurkeztu dira sariketara eta Egañaren Giltza lanak lortu du sari nagusia. 3.700 euro jasoko ditu sari gisa eta bere lana argitaratu egingo du Zarauzko udalak; hain zuzen ere, 2.500 ale zabalduko dituzte. Sari banaketa apirilean izango dela jakinarazi dute Euskara Zerbitzuko kideek.

Epaimahaia Jesus Mari Olaizola Txiliku-k, Iñaki Frierak eta Castillo Suarezek (2009ko irabazleak) osatu dute.

Arrate Egaña errenteriarra Bermeon bizi da gaur egun eta Filologia Hispanikoan lizentziatua da. Irakasle lanetan dabil eta irakurzaletasunari buruz hainbat ikastaro egin du. EITBk antolatutako gidoigintza masterra ere badauka. Umeentzat eta gazteentzat argitaratu du gehienbat, nahiz eta helduentzako lanik ere kaleratu duen. Honakoa da bere bibliografia:

-Angelitos Negros (1992, Premio Atenea), La Visita (1992, Donostia Hiria), Printzesa puzkertia (1999, Bapore saria), Katea (2000, Bermeoko Erroxape elkarteko saria) eta Neguko udareak (2002, Bilboko Udala).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide