Aurten ere Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna izango da inauterietako egitarauaren barruan. Maria eta Jose ikastetxeko antzokian, Ongi etorri Pupu eta Lore eskainiko dute, martxoaren 7an, bi saiotan: 15:00etan eta 17:30ean. Sarrerak aldez aurretik jarriko dira salgai, martxoaren 2an eta 3an. Forondan eros ahal izango dira, 17:30etik 19:00ra bitartean. Haurren sarrerak hiru euroan, eta helduenak sei euroan.