Agiro Zestoako Mendi Taldeak Usurbilgo Saizar sagardotegira egun osoko irteera antolatu du datorren iganderako, hilaren 27rako.
Igandean 07:00etan abiatuko dira herriko gurutzetik, eta Zubietara sei ordu inguruko ibilaldia egingo dute mendizaleek. Ondoren sagardotegira joango dira. Halaber, bapo jan eta edan ostean autobusez itzuliko dira herrira. Hala jakinarazi dute taldekoek.
Gaur azken eguna
Mendi itzulian eta sagardotegirako irteeran parte hartzeko izen emateko epea gaur amaituko da. Hala, izena Udal kiroldegian eman behar da, eta ibilaldiaren inguruko informazio gehiago ere bertan eskura daiteke.