Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu duen Kilometroak 2011ko produktuak inguruko herrietako salmenta guneetara zabaldu nahi dute. Hala, Azpeitian egingo den jaialdiko produktuentzako saltoki berria izango da aurrerantzean: Zestoako Mairi lentzeria eta haur arropa dendan ere egongo dira salgai datozen hilabetetan Kilometroetako produktuak.
Euskal Herria plazan dago denda, eta arduradunek diotenez, bertan, arropez gain, «hainbat motatako produktuak» egongo dira salgai, guztiak ere Kilometroak egunari laguntza emateko asmoz.
Mairi denda 09:30eatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean egon ohi da zabalik, astelehenetik larunbatera.