Argilagos atxilotzeko agindua eman du fiskalak

Getariako Hitza 2011ko otsailaren 23a

Balentziaga auzia albiste da gaur ere. Gipuzkoako Fiskaltzak Julian Argilagos arkitektoa atxilotzeko agindua eman dio Azpeitiko Epaitegiari. Agindu horren helburua Argilagosi deklarazioa hartzea da. Gaur egun, arkitektoa AEBetako Miami hirian bizi da. ...

Balentziaga auzia albiste da gaur ere. Gipuzkoako Fiskaltzak Julian Argilagos arkitektoa atxilotzeko agindua eman dio Azpeitiko Epaitegiari. Agindu horren helburua Argilagosi deklarazioa hartzea da. Gaur egun, arkitektoa AEBetako Miami hirian bizi da. Argilagos auzipetuta dago Balentziaga auzian, Getariako alkate ohi Mariano Kamio eta Rolando Paciel arkitektoarekin batera. Bera da oraindik deklaratu ez duen bakarra.

Argilagosi deklarazioa hartzen bi aldiz saiatu dira. Lehenbizikoan abokatubuen bulego batera bidali zuten deklaratzera joateko gutuna, etaatzer itzuli egin zuten, haiek Argilagosen ordezkari legalak ez zirela argudiatuz. Bigarrenean, Donostian jarri zioten hitzordua Argilagosi, baina orduan ere ez zen agertu.

Auzia gehiago korapilatuz, Julian Argilagosek idatzi bat aurkeztu zuen osasun arrazoiengatik deklaratzera ezin zuela joan esanez. Dena den, Fiskaltzaren ustez arkitekto kubatarrak ez du “inongo ahaleginik egin” deklaratzera joateko eta bere argudioak funtsik gabekoak direla irizten dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide