Agoteko lanak ahalbidetzeko hainbat urrats egingo dute

Zestoako Hitza 2011ko otsailaren 22a

Zestoako Udalak Agote I eta II eremuetan industrigunea eraikitzeko beste urrats bat egingo du. Izan ere, Udalbatzak lur jabeekin hitzarmena sinatzea onartu du, hainbat tramite egin ostean. «Agoten prozesu urbanistikoa aurrera doa, eta hurrengo paus...

Zestoako Udalak Agote I eta II eremuetan industrigunea eraikitzeko beste urrats bat egingo du. Izan ere, Udalbatzak lur jabeekin hitzarmena sinatzea onartu du, hainbat tramite egin ostean. «Agoten prozesu urbanistikoa aurrera doa, eta hurrengo pausoa birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak aurkeztea iznago da», adierazi du Zestoako alkate Alazne Olaizolak.
Hori gauzatu ahal izateko onartu du Udalbatzak puntua, eta horren bitartez hainbat urrats egin beharko dituzte lur jabeen eta Udalaren artean aurrerantzean. Batetik, lur jabeek urbanizazio kargetatik %7ko bermea ordaindu behar dute. Kopuru hori 95.000 euroko da, hain zuzen ere. Behin bermea ordaindutakoan, industriaguneko lur eremuetako jabeek eta Zestoako Udalak hitzarmena sinatuko dute.
Horrez gain, hitzarmen batzarra eratuko dute jabe guztiek. Horren bidez, birpartzelazioa «sustatuko» dute, eta ondoren, kontzertazio hitzarmena sinatuko dute jabeek eta Udalak. Behin hori eginda, birpartzelazio poriektua onartuko dute.
Urratsez urrats
Iazko irailean Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu zuen Agote I industrialdearen antolaketa eguneratzea, eta Agote II industrialde berria egitea. Ordutik, Zestoako Udala, eremu horietako lur jabeekin batera, tramitazio urratsak egiten ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide