80ko hamarkadako festa izango da Ketarrin ostiralean

Getariako Hitza 2011ko otsailaren 22a

Xpressionk zirkuituaren baitan, 80ko hamarkadako festa antolatu du Jokin Telleriak ostiral honetarako Getariako Ketarri tabernan. Elena y la verbena taldearekin hasiko da gaua. Besteak beste, Aha, The communards, Stevie Wonder, Mecano eta abarren ber...

Xpressionk zirkuituaren baitan, 80ko hamarkadako festa antolatu du Jokin Telleriak ostiral honetarako Getariako Ketarri tabernan. Elena y la verbena taldearekin hasiko da gaua. Besteak beste, Aha, The communards, Stevie Wonder, Mecano eta abarren bertsioak eskainiko ditu.

Gero, Zarauzko bizilagun DJ Marek 131 eslovakiarrak hamarkada hartako musika jarriko du, dantza egiteko. Back to 80´s izena jarri dio sesioari.

Bost euro kostako da sarrera.
“Urteak igaro arren, zenbait kantu gurekin betirako geratzen da. Horren froga ditugu Elena y la verbena”, adierazi du antolatzaileak.

80.hamarkadako musika berpiztea helburu, Irunen musika hainbat musika motatan diharduten dozena erdi bat pertsona bildu dira. Geroztik zuzeneko emanaldi itzelak eskaintzen dituztela jakinarazi du antolatzaileak, “vintage erako soinu ahaztezinak freskotasun eta indarrarekin uztartuz, inprobisazioan lehertzeari tartea utziz, beti ere”.

“Existitzen ez den film baten soinu banda bailitzan, musikaren goieneko une horiei omenaldi gisa sorturik, Elena eta bere Verbena depresioaren aurkako sendagai perfektua da. Horregaitik ditu nahitaez irabaziak jendearen hurbiltasun eta gorputz- arimen erantzun ona”.

ttp://www.youtube.com/watch?v=N3PZ3JD_lQ8

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide