Traktoreak harrapatu duen emakumea hil egin da

Urola Kostako Hitza 2011ko ots. 22a, 18:52

Gaur goizean, traktore batek emakume bat harrapatu du Zumaian eta jakinarazi dutenez, arratsaldean hil da. Kalean zebrabidea gurutzatzen ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearekin lurrean etzanda gelditu da, odoletan. Larrialdi zerbitzuek bere onera ekarri dute eta berehala eraman dute ospitalera. Larriki zaurituta zegoen emakumea, eta azkenean, ospitalean hil da. Baleike.com-ek jakinarazi duenez, lekukoek azaldu dute Zuloaga plazatik Odieta alderako aldapa hartzera zihoala geratu dela istripua. Emakumeak 40 urte inguru zituen eta Jadarre auzoan bizi zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide