Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orio, euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldien baitan, Iñigo Fernandez herritarrak hitzaldia emango du bihar, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxean. Oriok euskarari, hitzak eta ekintzak izeneko saioa emango du Fernandezek eta bere aurkezpena Jon Agirresarobe Torrotxo-k egingo du. Fernandez publizista da lanbidez eta erreferentziazko agentzietan egin du lan.