Donostiatik Oriorako ibilbidea eta Itsaspeko buelta egingo dituzte
Datorren Otsailaren 27an, Orioko Herri Ikastolak antolatuta, bi mendi irteera izango dira goizez.
DBHko ikasleak Euskotreneko autobusean Donostiara joan eta gero Ondarretatik Oriorako bidea egingo dute GR-121 ibilbidean barrena, itsas bazterretik, alegia. Hitzordua 8:30ean izango da ikastola aurreko plazan eta gero elkarrekin joango dira autobus geltokira. DBHko ikasleentzat baino ez da irteera, hau da, gurasorik gabe joango dira baina arduradunekin.
Bigarren ibilaldia irekia izango da, edozein joateko modukoa, alegia. Itsaspeko buelta egingo dute 9:00etan Ikastola aurreko plazatik abiatuta.11 urtetik beherako haurrek arduradun batekin joan beharko dute.