Traktore batek 40 urte inguruko emakume bat harrapatu du Udaltzaingoaren ondoan dagoen zebrabidean. Kolpearen ondorioz, lurrean etzanda gelditu da, konorterik gabe eta odoletan. Anbulantzia etorri eta hogei bat minutu pasa dituzte emakumea erreanimatu nahian, harik eta bere onera etorri den arte. Orduan anbulantzian sartu eta Donostiara eraman dute, oso larri.
