Zarautz Kirol Elkarteako Pilota sailak Neguko Txapelketa antolatu du. Alebin eta infantil mailako pilotariak lehiatuko dira bertan. Ostiralean abiatuko dute txapelketa, eta partida Zinema pilotalekuan izango da, 19:00etatik aurrera.
Laupabost jardunalditan jokatuko dute Neguko Txapelketa. Saio guztiak leku eta ordu berean izango dira, ostiralero.
Lehia parekatua
Bertan lau bikotek hartuko duteparte. Jakinarazi dutenez, «lehia gogorra izateko asmoz», bikote parekatuak izango dira aurrez aurre. Zarauztarrez gain, getariarrak zein añorgatarrak ere lehiatuko dira Neguko Txapelketan.
Herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte saileko arduradunek: «Gazteak pilotan nola aritzen diren ikusteko aukera paregabea izango da honakoa».