Ezker Abertzalea hasi da herri-programa lantzen, eta Zumaian ere bai. Udalean, herritarren parte-hartzea bultzatu dugu eta berdin jokatu nahi dugu herri programa osatzeko orduan ere. Bide horretan, datozen asteetan hainbat bitarteko jarriko ditugu martxan zumaiarron parte-hartzea ziurtatzeko. Alde batetik, herriko talde zein norbanakoekin biltzeko asmoa dugu. Bestetik, etxe guztietara inkesta bat banatuko dugu, zumaiarren iritzia jasotzeko. Erantzunak, Inpernupen jarriko dugun postontzian jasoko ditugu. Internet bidez ere bete ahal izango da, helbide honetan:
http://herriprograma2011.net/zumaia/inkesta/.