Zuzendaritza berria aukeratzeko prozesua martxan jarri du arraun elkarteak, ostiraleko batzar nagusian jakitera eman zutenez. Horrez gain, klubak dituen arazo ekonomikoak zuzentzeko bidean izan daitezkeela azaldu zuten, bi babeslerekin tratua lortzeko moduan daude eta. Kirol arloari dagokionez, trainerua zazpigarren sailkatu zen larunbatean Orion jokatutako jaitsieran; atzo, bateletan, jubenilek lortutako bigarren postua da nabarmentzekoa.