Auto-ilarak sortu ditu herrira sartu den trailer batek

Karkara.eus 2011ko otsailaren 19a

Bihurgunea eman ezinik geratu da kamioia, ez atzera eta ez aurrera

Luzera handiko trailer bat sartu da gaur, otsailaren 19an, goizeko hamaikak eta erdiak aldera Orioko herrigunera. Bizkarreneako etxe alboko pasabide estua gainditu badu ere, ezin izan...

Bihurgunea eman ezinik geratu da kamioia, ez atzera eta ez aurrera

Luzera handiko trailer bat sartu da gaur, otsailaren 19an, goizeko hamaikak eta erdiak aldera Orioko herrigunera. Bizkarreneako etxe alboko pasabide estua gainditu badu ere, ezin izan du Eusko Gudari alderako bihurgunea eman eta ez atzera eta ez aurrera geratu da. Ondorioz, auto-ilara handiak sortu dira Oriora sartzeko eta nahikoa lan izan dute udaltzainek trafikoa bideratzen. Izan ere, kamioiaren atzetik zihoazen auto, Arizaga kaletik, atzera buelta egin behar izan dute herritik ateratzeko eta trailerrari bidea irekitzeko. Horretan ari zirela baina kamioiak bihurgunea ematea lortu du, hainbat eta hainbat maniobra egin ondoren. Herriko sarrera ireki da orduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide