Orioko Udalak kezka azaldu du azken hilabeteotan herriko auzoetan hiri altzariak puskatu dituztelako.
Gabonetan, Munto auzoan, 15 farola apurtu zituzten eta farola berriak jarri arren arazoa ez da konpondu, izan ere, azken suntsiketa Abaromendi auzoan gertatu da, han lau farola puskatu dituzte. Farola berriak jartzeak 6.396 kostua izan du Udalarentzat.
Udaletik adierazi dutenez, azken bi ekintzen ondorioz Udalak egindako gastuak kontuan hartzekoak dira, batik bat bizi dugun krisi garai honetan.