Espainiako Gobernuak abian daukan E Planaren bidez 2.400.o00 euro eskuratu ditu Zarauzko Udalak. Gaur, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkari Pedro Luis Rio Oyarbide etorri da herrira, eta Udaleko politikariekin batera, diru laguntzei esker egindako egitasmoak bisitatu dituzte. Orokietan, Kiroldegian eta Maria Etxetxikin izan dira lehenbizi, eta Haurreskola berrian amaitu dute ibilaldia. 50 haur berrirentzat tokia izango du Haurreskola berriak eta adierazi dutenez, apirilerako lanak amaituta egongo dira; behin lanak amaituta, kudeaketa Haurreskolak Partzuergoaren esku utziko du Udalak.
Jon Urienen esanetan, Rio Oyarbideri “gustura” erakutsi dizkiote herriko proiektuak”, eta modu berean erantzun du Espainiako Gobernuko ordezkariak ere: “Herri batera etorri eta politikarien artean horrelako sintonia ikustea ederra da, ondo egindako lanaren sentipena gelditzen da. Lanak kalitatearekin eta erabilgarritasun handiarekin egin dituzte, eta herriko guraso askok erabiliko dute laster”.
Udaleko Proiektuetako zinegotzi Joxe Mari Agirrek azaldu duenez, proiektu guztiek “ahalegin handia” eskatu diete, baina orain, atsegin handiz ikusten dituzte amaitutako lanak.