Getariako Gazte Alaiak Txitulari Taldeak txistu emanaldia eskainiko du etzi, herriko enparantzan, 13:00etan. Zortzikoak, fandangoak, arin-arinak eta biribilketak izango dira entzungai, besteak beste.
Horren aurretik, 9:30ean, lo daudenak “goxo-goxo esnatzeko”, diana joko dute herriko kaleetan.