Udal Gobernuak bere kudeaketa kaskarra ezkutatzeko asmoz txipiroiarena egiten du: ingurura tinta bota

Baleike 2011ko otsailaren 17a

Hemendik hiru hilabetetara udal eta foru hauteskundeak ditugu eta Zumaiako Udal Gobernua osatzen duten EA-k eta Ezker Abertzaleak hauteskunde kanpaina hasi dute. Azken asteetan gobernukideen aldetik ikusten ari garenak horrela adierazten du: gehiegike...

la_foto

Hemendik hiru hilabetetara udal eta foru hauteskundeak ditugu eta Zumaiako Udal Gobernua osatzen duten EA-k eta Ezker Abertzaleak hauteskunde kanpaina hasi dute. Azken asteetan gobernukideen aldetik ikusten ari garenak horrela adierazten du: gehiegikeriak, gezurrak eta manipulazioak oposizioko alderdien aurka, eta, beti bezala, bereziki, Eusko Alderdi Jeltzalearen aurka. Nabarmen geratzen ari da zein larri eta estu dabiltzan lau urtetako udal kudeaketa kaskarra eta gero. Herriari aurkezteko ezer gutxi dute, eta horren jakitun, txipiroi tinta botatzea okurritu zaie, ea horrela despistatzen dituzten zumaiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide