
Saharautz elkartasun taldeak Oporrak Bakean programa martxan jarri du, urtero legez. Programaren helburua herritarrek uda partean Mendebaldeko Saharako haurrak etxean hartzea da. Iaz 15 haur izan ziren Urola Kostako zenbait herritan. Esperientzia errepikatzeko asmoz, elkarteak herritarrei dei egin die parte hartzera. Interesa duenak 699-27 07 91 telefonora dei dezake.
Elkarteko presidente Xabier Euzkitzek jakinarazI duenez, «benetan garrantzitsua da eurentzat bi hilabetez ondo jan eta pilak kargatzea», batez ere, «uda mineko beroaldi itogarri garaian». Era berean, bertako familientzat esperientzia paregabea izango dela nabarmendu du: «Gure etxe eta bihotzak umorez, kolorez eta goxotasunez beteko dituzte». «Horrez gain, ukaezina da haurrok direla herri zapalduen enbaxadore onenak», gehitu du.