Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume baserritarrak biltzen dituen Hitzez elkarteak lokala izango du laster. Aian, Armendigainen inauguratuko dute elkartearen egoitza. Larunbatean izango da ekitaldia, 12:00etan, eta Mikel Markez eta Amaia Zubiria abeslariek hartuko dute parte bertan. Inaugurazioaren ostean, bazkaria egingo dute Kanua jatetxean.