Oroimenean gal ez dadin

Aritz Mutiozabal 2011ko otsailaren 17a

Bizikidetza eta Giza eskubideen udal planaren baitan, Oroimena bizirik izeneko erakusketa eta programa pedagogikoa antolatu ditu Zarauzko Udalak, Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroaren koordinazioaren bitartez. Ekimena 36ko gerran eta frankismo garaian eraildako, exekutatutako eta desagertutako pertsonak omentzera dator, urte hauetako guztietako memoria eta historia aintzat hartzera. Aurkezpena, bihar Erakusketa atzo arratsaldean ireki zuten Sanz Enea kultur etxean, baina aurkezpena bihar egingo dute, 18:00etan. Erakusketa hainbat ataletan banatu dute. Lehenengo gelan, marko orokorrarekin egingo dute topo bisitariek: kokapen historikoa; Errepublika garaia; 36ko gerra eta atze-goardiako espazioa; eta frankismoa. Bigarrenean, ikuspegi orokor hori Zarautzen bertan kokatzen dute: besteak beste, herriko gertakari garrantzitsuenen panel kronologikoa; armada sartu zeneko artikuluak; 1936an Eusko Jaurlaritzak sortutako Ertzañak polizia zerbitzuaren baitan aritutako herritarrak; Loiola Batailoian jardun zuten gudari zarauztarren argazkia Gernikan; herriko Karlisten orlaren irudia; eta Franco 1948an etorri zeneko argazkia. Hirugarren atala lekukotasunaren gela da. Zarautzen bada hori guztia bizi izan zuen jendea –Gerrako haurrak izandakoak, gudarien familiak, preso egondakoak, desagertutakoen familiak eta Jon Paredes Manot Txiki-ren familia–, eta haien testigantzak jasotzen dituen ikus-entzunezko bat emango dute bertan. Lekukotasuna, era berean, fusilatutakoen eta gerrako haurren gutunen bidez ere jaso dute, baita akta batzuen bitartez ere. Erakusketa biribiltzeko, eskubideen eta konpromisoen gela atondu dute azkenik. Oroimen bizirik apirilaren [...]

Bizikidetza eta Giza eskubideen udal planaren baitan, Oroimena bizirik izeneko erakusketa eta programa pedagogikoa antolatu ditu Zarauzko Udalak, Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroaren koordinazioaren bitartez. Ekimena 36ko gerran eta frankismo garaian eraildako, exekutatutako eta desagertutako pertsonak omentzera dator, urte hauetako guztietako memoria eta historia aintzat hartzera.

Aurkezpena, bihar
Erakusketa atzo arratsaldean ireki zuten Sanz Enea kultur etxean, baina aurkezpena bihar egingo dute, 18:00etan. Erakusketa hainbat ataletan banatu dute. Lehenengo gelan, marko orokorrarekin egingo dute topo bisitariek: kokapen historikoa; Errepublika garaia; 36ko gerra eta atze-goardiako espazioa; eta frankismoa. Bigarrenean, ikuspegi orokor hori Zarautzen bertan kokatzen dute: besteak beste, herriko gertakari garrantzitsuenen panel kronologikoa; armada sartu zeneko artikuluak; 1936an Eusko Jaurlaritzak sortutako Ertzañak polizia zerbitzuaren baitan aritutako herritarrak; Loiola Batailoian jardun zuten gudari zarauztarren argazkia Gernikan; herriko Karlisten orlaren irudia; eta Franco 1948an etorri zeneko argazkia.
Hirugarren atala lekukotasunaren gela da. Zarautzen bada hori guztia bizi izan zuen jendea –Gerrako haurrak izandakoak, gudarien familiak, preso egondakoak, desagertutakoen familiak eta Jon Paredes Manot Txiki-ren familia–, eta haien testigantzak jasotzen dituen ikus-entzunezko bat emango dute bertan. Lekukotasuna, era berean, fusilatutakoen eta gerrako haurren gutunen bidez ere jaso dute, baita akta batzuen bitartez ere. Erakusketa biribiltzeko, eskubideen eta konpromisoen gela atondu dute azkenik.


Oroimen bizirik apirilaren 10a bitartean bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Horretaz gain, hainbat bisita gidatu ere prestatu dute; hau da, otsailaren 24an, martxoaren 8an eta 24an, eta apirilaren 8an, 18:00etatik aurrera. Era berean, hamar lagun baino gehiagoko taldeentzako bisita gidatuak egingo dituzte, baina horretarako 685- 72 00 32 telefono zenbakira deitu behar da aldez aurretik, erreserba egiteko.

Ikastetxetan lantzen
Erakusketarekin batera, programa pedagogikoa abiaraziko du Bakeolak herriko ikastetxeetan, DBH 4ko ikasleen artean. Izan ere, maila horretan hasten dira neska-mutilak gaia lantzen, eta  eskainiko dizkieten saioen bitartez, garai hartan zer gertatu zen eta Zarautzen bertan nola bizi izan zuten erakutsi nahi diete. Era berean, erakusketaren bisita gidatu egingo dute ikasleek. Bisitarekin jarduera ezberdinak landuko dituzte, «konpromisoak nahiz sentimenduak lantzeko eta berriz berdina gerta ez dadin».

IMG_9404 IMG_9383 IMG_9384 IMG_9385 IMG_9412 IMG_9403 IMG_9393 IMG_9396

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide