Pedro Etxeberria korrikalariak eta Zura txakurrak irabazi dute Espaniako I. Kanikros Kopa. Bost probaz osatutako txapelketa izan da, eta azkena joan den igandean jokatu zuten Kantabria aldean. Baita irabazi ere. Orain Ligako azken bi lasterketetan zentratuko da Etxeberria, hor ere sailkapen nagusiko liderra baita. Denboraldia nola doakion kontatu digu.