A8 autobideko errei bat itxita dago Zumaia parean, Donostiarako bidean

Urola Kostako Hitza 2011ko otsailaren 17a

Istripua izan da A-8 autobidean Bilbotik Donostiarako norabidean, Zumaia eta Zarautz artean, eta Zarautzeko ordainlekua baino lehenago autobideko errei bat itxita dago. Kamioi bat irauli da istripuan, eta sutan dago. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertan daude. Istripuaren ondorioz, Donostiarako bi bideak itxita eduki dituzte, baina bat ireki berri dute. Hala ere, auto-ilara luzeak ari dira sortzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide