Maruri Mantillak irabazi du Emakumeen Eguneko kartel lehiaketa

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko otsailaren 16a

Iratxe Maruri Mantilla galdakaoarrak irabazi du Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako kartel lehiaketa. Egileak Emakumeon mundua gisa izendatu du lana. Martxoaren 8an bertan emango zaio Mantillari sar...


Iratxe Maruri Mantilla galdakaoarrak irabazi du Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako kartel lehiaketa. Egileak Emakumeon mundua gisa izendatu du lana. Martxoaren 8an bertan emango zaio Mantillari saria. Saileko arduradunek jakinarazi dutenez, guztira 37 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Horietatik bi baztertu dituzte, 11.a eta 38.a, hain zuzen, 2011ko martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna testua ez zeramatelako.
Hautatutako lanekin erakusketa antolatuko dute martxoaren 8tik apirilaren 10a bitartean, Torre Luzean. Interesa dutenek astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara , eta igandeetan eta jaiegunetan 12:e00etatik 14:00etara, eta 18:00-20:00 bitartean bisitatu ahalko dute erakusketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide