Azkoitiko Elkarguneak ikastaro gehiago jartzeko asmoa du aurrerantzean. Hala nola, sukaldaritza barazkijalea, hizkuntza frantsesa, dantza modernoa, diseinu grafikoa, yoga, pintura tailerra, haur eta helduentzako eskalada, eta gaztetxo eta helduentzako argazkigintza digitala ikasteko aukera izango dute herritarrek.
Elkarguneak ikastaro horietan izena emateko deialdia zabaldu du, eta arduradunek azaldu dutenez, gutxiengo talde bat osatu beharko da ikastaroak aurrera eramateko. Hori hala, momentuz ez dute epe zehatzik jarri izena emateko edota ikastaroa martxan hasteko.
Elkarguneko bazkide denak erdi prezioan jaso ahal izango dituzte eskolak. Argazkigintza digitala, dantza moderno eta diseinu grafikoaren eskolak jasotzeko bazkide direnek 50 euro ordainduko dute, eta ez direnek 99 euro. Frantsesa, yoga eta pintura tailerrak 153 euro kostatuko dute, eta bazkideentzat 77 euro. Sukaldaritza ikastaroa jasotzeko, berriz, bazkideek 85 euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek 170 euro. Azkenik, eskalada ikastaroa egiteko bazkideentzako kuota 58 eurokoa da, eta ez direnentzako, 170 euroko. Izena Elkargunera joanda edo 943-85 25 44 telefonora deituta eman daiteke.