Olatuek ikusmina sortu dute

Urola Kostako Hitza 2011ko otsailaren 16a

http://www.youtube.com/watch?v=sHg5GOKUyi8 Arratsaldeko 15:00ak aldera izan da itsasgora eta, iragari bezala, olatu handiak izan dira kostaldean (ikusi galeria). Eragozpen handirik ez dute sortu, baina ikusmina bai, ordea. Kostaldeko batzer askotan jendea geldituta egon da, itsasoari begira, olatuez gozatuz. Argazkilari askorentzat, pagotxa ederra. Zarautz eta Zumaia arteko bidean, N-634 errepidean, lauzpabost tokitan irten zuten olatuek errepideraino. Gune batzuetan, gainera, olatuek altuera ikusgarria hartu zuten haitzak jotzerakoan; Orrua inguruan irtendako olatuak izan ziren horren adibide. Zarauzko malekoian, olatuek kalterik ez sortzeko ohol bereziak jarri zituzten taberna eta kafetegietako erakusleihoetan. Dena den, itsasgora pasatu bezain laster kendu egin zituzten  taberna aurrean pilatutako hondarra kentzen ere jardun zuen zenbiatek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide