Herritar gehienak zezenketen inguruko herri kontsultaren alde daude

Zestoako Hitza 2011ko otsailaren 15a

Gizakerrek eginiko galdeketan, udal gobernuak legegintzaldian gako izan dituzten bi gairen inguruan galdetu dute: jaietako zezenketak eta atez ateko zabor bilketa, hain zuzen.

Zezenketen arloan, zezen festarekin jarraitu ala ez erabakitzekoherri kon...

Gizakerrek eginiko galdeketan, udal gobernuak legegintzaldian gako izan dituzten bi gairen inguruan galdetu dute: jaietako zezenketak eta atez ateko zabor bilketa, hain zuzen.
Zezenketen arloan, zezen festarekin jarraitu ala ez erabakitzekoherri kontsulta egin beharko litzatzekeen galdetu dute. Itaundutakoetatik %64,6k uste dute egin beharko litzatekeela, %20,3k ez dute kontsultarik nahi, eta %15,1ek ez dute erantzun.
Bestalde, atez atezko zabor bilketa sistema ezartzearen alde agertu da herritarretatik %39,5, eta %38,3 aurka. %21,7k ez dute jakin zer erantzun.
Udal gobernuak bi emaitza horien balorazio positiboa egin dute. «Udalean oztopoak» izan ditugun gai hauekin ikusten da askotan udal ordezkarien gehiengoak ez duela herritarren gehiengoa ordezkatzen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide