Euskarazko 80 hedabidek -tartean Baleike Kultur Elkarteak- politika berriak eskatu dizkiete erakundeei gaur eguerdian Donostian eginiko agerraldi batean. Duela bi aste hedabideek editorial bateratu bat atera zuten, eta gaur beste pauso bat eman dute, hedabideei orokorrean euren egoera eta beharrak azaltzeko. Datozen asteetan instituzio eta alderdiekin bilduko direla jakinarazi dute, sektorearen berri emateko eta politika berri baten beharra azaltzeko. Publikoak ez diren euskarazko hedabideek etorkizunari aurre egiteko baliabide gehiago behar dituztela azpimarratu dute.