Zarauztarra Elkarteak Txirrindularitza Astea antolatu du

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko ots. 14a, 18:31

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak, Zarauzko Kirol Patronatuaren eta Turismo Bulegoaren laguntzarekin, III. Txirrindularitza Astea antolatu du. Ildo horretatik, hainbat jardunaldi antolatu ditu elkarteak atzotik datorren ostirala bitartean. ...

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak, Zarauzko Kirol Patronatuaren eta Turismo Bulegoaren laguntzarekin, III. Txirrindularitza Astea antolatu du. Ildo horretatik, hainbat jardunaldi antolatu ditu elkarteak atzotik datorren ostirala bitartean. Horien artean, aurtengo denboraldiko taldeak aurkeztuko dituzte.
Era berean, aukera berrien eta maila profesionalera nola iritsi izango dira hizpide jardunaldietan. Txirrindularitzaren munduko izen handiko pertsonaiak izango dira gonbidatuak, Haimar Zubeldia txirrindularia eta Manu Zubillaga doktorea, esaterako.

Egitaraua

-Osteguna, otsailak 17. Txirrindulariaren balorazioan aukera berriak hitzaldia, 19:00etan Antoniano aretoan. Hizlaria: Manu Zubillaga doktorea.
-Igandea, otsailak 20.
2011eko taldeen aurkezpena.
-Ostirala, otsailak 25.
Zer behar da profesionaletara pasatzeko? mahai ingurua 19:30etan, Antoniano aretoan. Mahaikideak: Igor Astarloa, Mikel Astarloza, Jon Odriozola, Igor Romero eta Haimar Zubeldia. Moderatzaile gisa Arritxu Iribar kazetaria arituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide