Euskal Herriko lehen olatu artifiziala aurkeztu dute gaur, eta Zarautzen jartzea ari dira aztertzen

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 14a

Euskal Herriko lehen olatu artifiziala aurkeztu dute gaur Diputazioan, Donostian. Aizarnazabalen egin dute prototipoa, eta Aritz Aranburu surflari zarauztarrak probatu du, eta hobetzen lagundu.

“Dezente ordu sartu ditut olatu horrekin, eta niretz...

Euskal Herriko lehen olatu artifiziala aurkeztu dute gaur Diputazioan, Donostian. Aizarnazabalen egin dute prototipoa, eta Aritz Aranburu surflari zarauztarrak probatu du, eta hobetzen lagundu.

“Dezente ordu sartu ditut olatu horrekin, eta niretzako primerakoa izan da, itsasoan olaturik ez zenean ere entrenatu nezakeelako”, azaldu du Aranburuk. “Publiko guztiarentzako modukoa da. Nik probatu izanak ez du esan nahi erabili ahal izateko nire maila izan behar denik. Zarautzen jarriko balute, aisialdirako ere aukera egokia izango litzateke”.

Instant Sport S.L. enpresak sortu du olatua altxarazten duen wavegarden teknologia. Bide horretan, Aldundiaren laguntza izan du. Jakinarazi dutenez, erakundeak hiru eta sei milioi euro inguruko kostua izango du azpiegiturak. Era berean, Zarautzen jartzeko interesa agertu dute: “Zarautz toki aproposa litzateke halako azpiegitura batentzat”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide